suharriak gernikan
Tamalez suharrien gorria memorian iltzatuta daukagu. Oilo-ipurdia jartzen zaigu halako ezer irudikatzean. Eta hitzekin ere berdin egunari buruzkoak irakurtzen ditugunean.
Bereziki Akauzazteren Suharriak abestiaren letran sentimendu ugari aurkitzen dut gurutzatuta; eszena gorrotoz margotuta agertzen da. Jatorrizko letratik haratago, abestutako bi bertsio ezberdinetan egun hartako zakartasuna adierazten duten hitz gehiago aurki daitezke. Azken bi hauek transkribatzen saiatu naiz eta jatorrizkoarekin batera dituzue segidan.
sartaldean akabatzen da argia. eza baino ez atzean utzita. izan zena, bazena. egina zegoena. belarpean lurperaturik sekretu oro. euripean lurperatutako isilune oro. eta orain denbora. eta orain ahanztura
Gorroto urrezko haurra da. den-dena gorriz estaltzen denean. argitan erretzen dira begiak.Torlojua makinaren zati denean. hegadan dira sugeak
gure Gernikan barrena ez da errurik. bonbak, Gernika 1937, proba bat besterik ez, jendea astintzeko, jendea arduratzeko akuilu eduki digute. hemendik izan ez bagina
sartaldean akabatzen da argia. eza baino ez atzean utzita. izanikoa, bazena. egina. eta orain denbora, eta orain ahanztura. eta orain iragana. eta orain iragana. suharrien gisa gure herriak izan zirenekoa gogoratuko dugu beste herrietan gertatua geure begietan ikusiz. geure begien barrena estalirik
Gorroto urrezko haurra da. den-dena gorriz estaltzen denean. argitan erretzen dira begiak. torlojua makinaren zati denean. hegadan dira sugeak
suharrien gisa bestean izanikoa ikusiko dugu orain besteen begitan gurean barna. Gernika 1937, amets gaizto bat galdu ez izanikoa. sartaldean akabatzen da argia, eza baino ez atzean utzita, belarpean orain desagertutako hezur-diztirak gogoratuz gure bakardade egina gogoratuko dugu gure herriak izan zirenekoa beste lekuetan gure begien barrena ikusiz. suharrien gisa. sartaldean akabatzen da argia eza baino ez atzean utzita. izanikoa, bazena, egina zegoena. eta orain denbora. eta orain ahanztura. eta orain iragana. eta orain denbora. eta orain iragana. eta orain denbora.
Gorroto urrezko haurra da. den-dena gorriz estaltzen denean. argitan erretzen dira begiak. torlojua makinaren zati denean. hegadan dira sugeak
70 urte beranduago bada zeresanik.