amua

Batzuk pitarik gabeko kainaberarekin ari dira arrantzan. Amua ordea bota dute eta bai urrutira bota ere.

Imajinatu nolakoa litzatekeen: negarrik gabeko jaioberria, amaren titirik probatu ez duena, jostailurik gabeko umea, denbora-pasarik gabeko haurra, arazorik gabeko nerabea, ez pornorik ez eta drogarik ere, aitzakiarik gabeko gaztea, ...
Halakoa bilakatu nahi dute batzuek jendearen hitza, ideiak antzutuz eta pentsamoldeak deseginez.

Eta orain pentsatu eta kontzientzia hartu: gure buruen gainetik igaroko diren burdinbideak nahi ditugu ala gure ondoan geratuko direnak? Gutxi batzuen onurak elikatu eta jende xumearen bizitzak hondatu, hori al da nahi duguna?

Pitarik gabeko kainaberak sare bilakatzen dira denborarekin. Ez utzi kontzientzia bertan harrapatzen. Hitz huts horiei aurre egitea posible da.

Ni behintzat hilaren 28an Bilbon izango naiz tren horri ezetz esateko. Pentsatu, ez sinistu.

2007-04-24 19:49:24 (anabasa)