terraza
Bazkalostean eguzkitara jarri ginen terrazan. Kanpai-hotsak keinu egin zuen eta umeak korrika zebiltzan arimarik gabeko kaleetan. Sukaldera inguratu nintzen zerbeza banaren bila eta itzultzean niri buruzkoak kontatzeko eskatu zenidan. Trago luze bat eman nion botilakoari. Arratsalde gozo bat izango zen.