eztanda
Eztanda baten erdian esnatu naiz, errepidean etzanda. Olatuek bortizki hartu dute lurra euren besoetan eta xuxurla geroz eta handiagoa da. Jendea korrika dabil ihesean kaosaren bila, errepideak espaloi bihurtu dira. Zortzigarren solairua sutan dago baina momentu honetan ez du axola. Garrasi antzuak eraikin abandonatuetan. Egunkariko eszenak muturren aurrean, hitz lauz inoiz argitaratuko ez direnak.
Etxeorratzek olatuaren bultzadarekin hondamendia eraikitzen dute atzekoz aurrera, sormenaren iturburua helburu. Zurrunbiloaren zentroan, gizon trajedun baten negarrak ureztatzen du jardin abandonatua.
Aspertu naiz. Taxi!
oihukatu eta bizitza berri baten bila abiatzea erabaki dut.