ezleku

Lau urte eta gero berriro ere taula gainean. Gogo bizikoa han geundenon irrika, esperientzia hura bizitzeko. Iluntasunetik argitaratu zitzaigun energia bortitza, erraietaraino —biluzik— sartuz.
Bakoitza, bere ezlekuan.

Lisabö

Lehen erraza zen guztia, zaila bihurtu zen. Gezur erraza. Ez zen inoiz aise izan hitz egokiak aurkitzea, biluztea, egia absolutu guzti horietatik alde egitea. Burugabea suertatu zen soilki, bitartean patua neure buru gainetik zenbait zentimetrotara erabakitzen zelako.

Lisabö - Gezur erraza

2006-12-30 15:21:40 (anabasa)