zain

Leihotik begiratzean jabetu naiz begien aurretik pasa zitzaidan hura zer zen.
Baserrien arteko errepide okerrek bideratzen ninduten
    irribarre horretara.
Keinu bakarrak, memoria zulatuz.
Begiak itxi muxu bat jasotzeko.
Hain guapa zaude.
Zelai berdeak elikatzen genituen
    oliba-olioz.
Hain xamur begiratzen zenidan etzaten ginenean.
Lasaitasunezko kilima bat, belarri atzean.
Eta galderak.
Neguko hotzikarak beste kilima batzuk egiten ditu ordea.
Taupaden etenduran,
     soa altxa ezinik, berriro.
Amets egitea delitu.

Ez zara azken irudi ezabatua baino.
Eta ni, maitale baldar bat besterik ez
    negu honetan.

Postal baten zain.

2006-12-29 11:45:42 (anabasa)