azaldu
Behin argazki bat atera nizun metroan. Ez zara gogoratuko ziurrenik. Ezta ni ere, harik eta argazkia begien aurrean azaldu zaidan arte.
Argazki(h)aren kausa, memoriak errauts bilakatua. Memoria galduak, memoria faltsuak. Urteen joanak begien aurrean iduri zigutena, kondenatuta utzi zutena.
Next station, Tottenham Court Road from Northern line
Dei bat besterik ez. Zer zen hura, ezerezerako dei bat baizik? Inoiz elkarren berri izateko asmorik gabe. Hain gertu eta hain urrun, aldi berean.
Orain argazkia ikusiko bazenu, zer esango zenuke? Nik badakit: bien artean argazki hobe bat ateratzeko gai izango ginela esango nizuke.
Urruti dabil galderaren oihartzuna ordea, ez baitakit nondik zabiltzan. Harik eta begien aurrean azaltzen zaren arte.
Zer egingo diogu ba, ikusi arte ez baikara akordatzen.