bakar
Bolumena altxatzean musikak bozgorailuak lehertzear jarri zituen, automobilaren kristalari bortizki lotzen ziren euri-tanten hotsa disimulatuz. Sakoneraino zapaldu nuen azeleradorea, gupidarik gabe, eta 140 km/h-ko abiaduran jarri zen ibilgailua ziztu batean. Zer esan ondorengoaz: horko adrenalina, horko emozioa. Itzela izan zen.
Orduan konturatu nintzen baina egindakoak ez zeukala graziarik mundu bakarti hartan, ez zegoela inongo arrisku ez eta ezustekorik ikuslerik gabeko kartzela hartan.
Ni nintzen izaki bakarra eta gainontzekoa mundua, bere horretan.