izar

Gauaren izarrak gara alkohol tanten artean, derrigor. Horren zain, arimak ezkutatu eta jausteko. Zenbat maite dugun gaua batez ere mozkortuta gaudenean. Gure grinak, gure gogoak, nork geldi gaitzake maitea?

Gaurkoan ez dut mozkortzeko lagunik aurkitu, horregatik idatzi dizut, my love, euri-tanten jarioa eten eta egarriaren isiltasunari aurre egiteko, nirekin whiskey bat hartuko al zenuken galdetzeko.

Zer diozu? Kolosala izango da, galaktikoen pare ibiliko gara eta zeinahi amets egi bihurtuko dugu. Aterkirik gabe ibiliko gara euri-zaparradapean, emozioz hitz egingo dugu inoiz egitera iritsiko ez garen gauzetaz, ilunpean zabalik geratu diren autoetan larrua joko dugu bat ere presarik gabe, hegan egiteko ahalmena simulatuko dugu eta nahi duzun guztia, nahi duzuna, benetan.

Sam's-en itxarongo dizut, biontzako trago banarekin. 

2006-11-21 19:24:09 (anabasa)