mundu
Mundua aldatu da. Ez zarete konturatu ala? Ba ez, ni ere ez. Harremanak aldatu dira akaso, hirugarren solairuko ezkonberriaren eta bere amorantearenak, haur eta gurasoen artekoak, fededun eta fedegabeenak. Pertsonen elkarren artekoak. Guztiak osatzen dute gure inguruko Mundua. Bakarra deritzoguna, gure zilborraren inguruan mugitzen den hori, hain zuzen ere.
Mundua aldatu da bai, denok goaz aldatuz eta horregatik ez gara konturatuko, apika. Edo beharbada beste mundu batean bizi naiz...