uniforme

Olatu bat hartu eta konturatu zara lixiba-pote hori bat doala zure alboan, norabide galduan zuzen. Bitsak hondoratu zaitu eta pote horia, tapa eta guzti, badoa urertzera inoren oihurik entzun gabe. Ez du presarik, baina ez du itxaroten.

Itsasertzera iritsi eta hor dakusazu potea, geldirik bere baitan eta inori itxaron gabe, norabide horretan jarriki baina. Zuk hondarraren uniformean aurrera jarraitzen duzu. Hondartza bakardadeari egindako poema bat da orduan, eta potea leku orotan aurkitzen dugun kontraste puntu hori besterik ez. Uniformetasun eta konstantzia perfekturik ez baitago.

2006-06-23 22:13:47 (anabasa)