hotel

hotel

Ez da ostatu hartu nahi zenukeen hotela agian. Kaliforniako laranja koloreko hotel hori. Gaua denboran uste baino motzagoa da, uste baino luzeagoa ekintzetan. Argien joan etorria, voyeuren semaforo gustokoenak. Gaueko borroka amaigabean hondar kolore bigun hori badoala sentitzen duzu eta alez ale agurtzen zaituela hoteleko leihotik begiratzen duzunean. Berriz ere noizbait alez ale itzuliko denaren esperantza gela horretatik ikusiko da, ez baina gau honetan.

2006-06-07 11:57:10 (anabasa)