horma

Hormaren bestaldean egon zintezke lasai-lasai. Zure perfume tantak airean horren gozo, intentziodun irribarre soil bat duzularik zurekiko, desio zoro bat ezkutatuko bazenu bezala.

Murrua ezin kendu aurretik baina. Ikusi nahi dena eta ezin dena. Telebistarekin aldiz aurkakoa gertatzen da: ikusi nahi ez duguna ikusten dugu askotan. Gehiegitan agian. Azukre-zorroren batean jartzen duen moduan —publizitatea garesti dago, aizue— bizitzan 12 urte igarotzen omen ditugu pareta-hizlari horren aurrean.

Beharbada egokiena azukrea kafeari botatzeko erabiltzea izango da. Ikustekoak azalduko dira; ez gara larrituko ez dagoen horri begira. Horrelako xinplea naiz, zer uste zenuten bada...

2006-04-11 00:04:03 (anabasa)