gizajo

— Zer esan duk?
— Ba, hori, horretan ere suertea duala. Cornelie hire atzetik zebilek beti. Batzuetan disimulatzen dik eta Lópezekin ibiltzen duk, baina hiri zeloak emateko, horregatik bakarrik.
— Asko fijatzen haiz –egin nuen barre. Zoratzen nengoen.
— Ez aspertzeko! Bestelak, hik esango didak. Tokadiskoan guardia egiten lau ordu!

Aguiriano ni baino bi geltoki lehenago jasiten zen trenetik, eta penaz agurtu nuen.

— Eta orain, hiru kilometro etxeraino! –egin zuen hasperen trenaren plataformaraino lagundu nionean.
— Animatu hadi –esan nion. Euforia sentitzen nuen. Aguiriano gizajo bat iruditzen zitzaidan.
— Hiru kilometroak ez zaizkidak inporta. Korrika joaten nauk eta entrenamendu bezala balio zidak.
— Zenbat denboran egiten dituk hiru kilometroak?
— Hamabi minutu eta erdi edo horrela. Baina zapatekin eta kaleko jantziekin joaten naizelako. Bestela hamabi minututik behera ibiliko nindukek.

Trena geldirik zegoen. Jaitsi orduko, Aguiriano korrika abiatu zen.

Bernardo Atxaga – Nevadako egunak

2015-01-11 13:37:21 (mozketak)