kevin

Goiz inguratu naiz tabernara eta kaña bat eskatu dut denbora akatzeko. Momentuz ezagunik ez inguruan. Edo bai: kapeladun hori ez al da ba sasinobela hartako John Doe? Antz handia du kabroiak. Orduan etorri zaizkit burura irakurri nizkion barrabaskeriak; tupustean, tabernan txanponak erortzen diren tankeran.

Beranduago beste tipo kapeladun bat sartu da eta berarekin berrogeita bost urteren bueltan egon behar duen gizon txiki antiajodun bat. Sinetsi nahi ez dudana agertu zait: Kevin Heredia eta Xabier Mendiguren Elizegi dira John Doerekin batera trago bat hartzera etorri direnak.

Nobela bat idazteko laugarren beltza falta zaiela pentsatu dut. Molotov koktel bat datorkit hesteetan gora, argi dago, esango nuke egiarik balego, gezurraren bidez baino ezingo genukeela begietsi,

2010-08-27 00:00:28 (mozketak)