sora (I)

Hamaiketarako hainbeste ere ez da falta hamazazpigarren teilatutik alde egin dutenean. Gaur ere ez da Sora etorri. Phineasek pentsatu du apur bat inozoa ere badela egunero-egunero sagar erreak ekartzea hamazazpigarren teilatura. Gero pentsatu du ilea tindatuta izan dezakeela Sorak hainbeste urteren buruan.

[...]

Gogoratzen du batzuetan asko hitz egiten zuela Sorak eurekin, gehiegi ere bai, aldapa erdian geldiarazten zituela. Baina gogoratzen du beste batzuetan ez ziela kasurik egiten, euren aldamenetik pasatu arren ez zituela agurtu ere egiten, ikusi izan ez balitu bezala, eta aldapa gora jarraitzen zuela, arin, arnasestu apur batekin batzuetan. Gogoratzen du atzera begiratzen zuela Sorak aldian-aldian, aldaparen hasierara, baten bati ihes egin nahi izan balio bezala.

Unai Elorriaga — Londres kartoizkoa da

2009-09-04 17:03:40 (mozketak)